Aprovechamos este DÍA para publicar el manifiesto elaborado por los ecodelegados/as de los centros con certificación de ESCUELA SOSTENIBLE, que se reunieron el 15 de mayo en el CONFINT de EUSKADI,
XIV. CONFINT-IKASLEEN MANIFESTUA
- Iraes 21ko ordezkariak gara, Euskadiko ikastetxetatik gatoz garapen jasangarriarekin konpromesua daukagulako.
- Garapen jasangarrirako eta EA 2030ko helburuak ditugu, haiek jarraitzen soilik gure munduko egoera hobetzea lortuko dugu.
- Badakigu ez dela erraza izango baina gizarte osoa bateratzean bakarrik lortuko dugu.
- Gure inguruan dauden hainbat arazo aztertu ditugu, hala nola: uraren, arroparen, teknologiaren, paperaren kontsumoa…
- Uraren eta arroparen kontsumo txarraren adibide erraza: bost minutuko dutxa txiki batek ehun litro gastatzen ditu. Kamiseta sinple batentzako 2700 litro gastatzen dira.
- Bestalde, Estatuan 100.000 tona arropa botatzen dira urtero, hor dago arazoa, arropa egoera on batean botatzen dela.
- Kontsumo desegoki hori batez ere informazio faltaren ondorioz sortzen da, adibide errazena sare sozialak dira. Han bertan arazo larriei garrantzi gutxi ematen zaie.
- Ozono geruza hasiera batean denok genekien zulo bat zuela eta gutxinaka hori ixten joan da gaur egun kontzientziazioan aurrera pausoak eman ditugulako.
- Eskolan kontzientzazio horri inportantzia gehiago eman behar zaio, haur gehienek beraien bizitzaren zati handiena han pasatzen dutelako;
- hainbat gurasok inportantzia kentzen diote arazo horiei beraz irakasleen esku geratzen da.
- Hemezortzi urte baino gutxiago izanda, kasu askorik ez digute egiten eta orduan konpondibe gutxi bideratu ahal izaten ditugu.
- Ez gaitasun faltagatik baizik eta entzun nahi ez gaituztelako.
- Gizartearen aurre iritziak aldatu egin behar dira, azken batean gu garelako mundu honen etorkizuna. Busturian, 2024ko maiatzaren 15ean