IKASTURTE HONETAKO GAIA

2019-20 - STOP PLASTIKOAK
GURE LELOA:
"PLASTIKORIK ONENA BOTATZEN EZ DENA"



jueves, 3 de octubre de 2019

1. BILERA - DBH 1. MAILAKO IKASLEEKIN


Gaur, urriaren 4-ean, 1. bilera ospatze dugu, AGENDA 21-en  aurtengo gaia aurkezteko
 " STOP PLASTIKOAK"
Zergatik gai hau?

Gaur egungo plastikoen inbasioa leku guztietara hedatu delako eta gure aurtengo proposamena geldiaraztea da, arazoa ez da bakarrik hainbat ekosistema kutxatuta dauden, baizik eta, plastikoak degradatzean, mikroplastikoak sortzen dituzte eta horiek desagerraraztea oso zaila da.


Horretarako, eman beharko ditugun urratsak hauek dira:

  • Ikastetxean zein motatako plastikoak erabiltzen ditugun aztertu eta pentsatu nola murriztu
  • Ikastetxeko inguruan, lurzoruan, landareetan, agertzen diren plastikoen jatorria aztertu , saiatu ekiditzen eta bide batez garbitu.
  • Ikastetxearekin erlazionatuta dauden pertsonen ohiturak ( Ikasleenak , irakasleenak,gurasoenak, beste langileen ohiturak, hain zuzen ( dekalogoak egingo ditugu )
  • Gure etxeetan zein motatako plastikoak erabiltzen ditugun aztertu eta nola murriztu
  • Gure auzoak, edo herriak ea prestatuta dauden plastikorik gabe erosteko aztertu eta padlet bat sortu dauden dendak ezagutzeko
  • Derrigorrez soberan geratzen diren plastikoak eta beste hondakinak ondo kudeatu, hau da, birziklatera eramatea, horregatik gure aurtengo helburua hauxe da:
 Murriztu kontsumoa, gutxitu hondakinak, birziklatu geratzen dena, errefusera eramaten dena, ahalik eta gutxien izateko

Horregatik gure lehenengo urratsak hauek dira:

1. kutxa horiak - atsedenaldietan kutxa horiak sortuko ditugu gure geletarako
2. Taldeak sortuko ditugu, gelaz antolatuta, eta ikastetxeko hainbat leku aztertuko ditugu garbitzeko eta ikusteko nola dagoen eta zer konpondu
3. Datuak bildu, eta prestatu ekintza plana, kartelak, komunikazioa...


Entzun hurrengo berria ( hemen )

martes, 24 de septiembre de 2019

NAZIO BATUEN KLIMAREN GOI BILERA

Dakizuenez, irailaren 20-tik, 27-ra arte, Nazio Batuen klimaren Goi bilera ospatzen ari da. Hor, Greta Thunberg aktibista, oso argi utzi die herrialdeen arduradunei zerbait egin behar dutela dagoeneko, entzun hurrengo bideoa


"Jendea sufritzen ari da. Jendea hiltzen ari da. Ekosistema osoak kolapsatzen ari dira. Suntsipen masibo baten aurrean gaude, eta zuek soilik diruari buruz eta fantasiazko betiereko hazkunde ekonomikoari buruz hitz egin dezakezue? Nola ausartzen zarete!". Hitz horiekin zuzendu zitzaien Greta Thunberg ekintzaile ekologista nerabea munduko estatuetako agintariei, gordin, klima larrialdiaren aurrean arduragabe jokatzen ari direla nabarmentzeko. NBE Nazio Batuen Erakundeak New Yorken antolatu duen Ekintza Klimatikorako Goi Bileran hartu zuen hitza, atzo, Thunbergek."

2050. urterako karbono isuriak amaitzeko hitza eman dute 66 gobernuk

GAIA 19-20

Aurtengo gaiak, "STOP PLASTIKOAK" du izena