IKASTURTE HONETAKO GAIA

2022-23 - HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK/ CIUDADES Y COMUNIDADES SOSTENIBLES
GURE LELOA:
Gure planetako mehatxu larriena norbaitek salbatuko duen ustea da /La mayor amenaza para nuestro planeta es la creencia de que otra persona lo salvará

jueves, 17 de diciembre de 2015

COP 21 - BERRIAK

Azken egun hauetan, COP 21 goi bilera ospatu egin da Parisen

Klima aldatu da, eta aldatzen ari da, eta lortu nahi dena 2ºC baino gehiago ez igotzea


Más vídeos en Antena3

Berotegi-gasak gutxitu, hazkunde ekonomikoa murriztu, inbertsio garbi gehiago, eta, energía aurreztu! Neurri horiek eta gehiago hartu beharko genituzke klima aldaketari aurre egiteko. 
(Ekosfera )
GRÁFICO COMOPROMISOS DE REDUCCIÓN DE EMISIONES ( EL PAÍS )

aldaketa klimatkoa gelditzea gure esku dago


PROPOSATZEN DIZUEGU DEKALOGO HAU MARTXAN IPINI GABONETAN:
 ( EUSKADI.NET )
  1. Gabonetako zuhaitza naturala izan dadila eta, gabon garaia amaitu eta berehala, berriz landatu eta inguru naturalera itzuli. Badakizu gorostia eta beste espezie batzuk babestuta daudela, eta ondorioz ezin direla jatorrizko lekutik atera, ez arbolak eta ez adarrak ere.
  2. Oparitu produktu iraunkorrak, birziklatuak, edo hondakin gutxi eragiten dutenak. Opariak ez dute zertan izan materialak, denbora eta irribarrea baino kontsumitzen ez duten opariak ere egin ditzakezu.
  3. Ahal duzula, ez bidali paperezko Gabonetako postalik. Erabili posta elektronikoa.
  4. Ez gehiegi erabili Gabonetako argiak; jendeak gozatzeko aukera daukanean baino ez erabili. Kontsumo gutxiko bonbillak erabili eta bizitza baliagarria amaitu arte berrerabili. Moduluko mikro-bonbillak erabiliz, Gabonetako dekorazio-argien kontsumo elektrikoa heren batean gutxi daiteke.
  5. Ahal dela, behar ez denean ez erabili ibilgailua: garraio publikoa edo beste ordezko garraiobide batzuk erabili. Etxeko jaiak, lanekoak edo ikasketakoak, garraio publikoan joan daitekeen lekuetan egin.
  6. Bazkarietan “erabili eta botatzeko” materialak arbuiatu: ahal duzula, ez erabili plastikozko edalontzi eta platerak, edo paperezko ezpainzapiak.
  7. Ez erabili petardoak jaietan: gas kaltegarriak isurtzen dituzte, hondakina eta kutsadura akustikoa eragiten dute, eta arriskutsuak dira. Jaiak ez dakar derrigorrez zarata eta kea.
  8. Bertako produktu freskoak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak eta merkataritza etikokoak erabili.
  9. Gabonetako dekorazioa egiteko erabili material birziklatuak, edo behin baino gehiagotan erabilitakoa.
  10. Ahal duzun guztia birziklatu: opariak biltzeko papera eta kartoia, beirak, .