IKASTURTE HONETAKO GAIA

2022-23 - HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK/ CIUDADES Y COMUNIDADES SOSTENIBLES
GURE LELOA:
Gure planetako mehatxu larriena norbaitek salbatuko duen ustea da /La mayor amenaza para nuestro planeta es la creencia de que otra persona lo salvará

miércoles, 25 de marzo de 2015

LA HORA DEL PLANETA / PLANETAREN ORDUA

Planetaren Ordua, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko mundu mailako mobilizazio eta parte-hartze kanpainarik handiena

Ekimena klima-aldaketaren aurkako sinbolo bilakatu da eta aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua da, izan ere, abenduan, Parisko Gailurrean, klimaren aldeko akordioa onartzeko erronka baitute mundu osoko gobernu buruek. Akordio horren helburua klima-aldaketa kontrolatu ahal izatea da, hala inpaktu ekologiko, ekonomiko eta sozial kaltegarrienak saihesteko.
Abian jarri zutenetik, 2007. urtean, Planetaren Orduak garrantzi handia hartu du, eta ekitaldi sinboliko izatetik munduko ingurumen-kanpainarik handiena izatera igaro da. Udalsarea 21ek ekimenean parte hartzera eta kanpaina zabaltzera animatu ditu bere erakunde kideak. Bilbok, Donostiak, Getxok, Irunek, Ozaetak, Errenteriak eta Gasteizek kanpainarekin bat egin dute dagoeneko.
Kanpaina hainbat erakunde eta giza talderi dago zuzenduta: udalak, herritarrak, ikastetxeak, elkarteak eta enpresak. Pertsona orok eta keinu orok du garrantzia aldaketa global bat lortzeko; guztiok gara konponbidearen zati.

PLANETAREN ORDUA 2014, IKUSI BIDEOA ( SAKATU HEMEN )

LA HORA DEL PLANETA ( SAKATU HEMEN )

QUÉ ES LA HORA DEL PLANETA ( PINCHA AQUÍ )

EL PAIS - EL AHORRO ENERGÉTICO ( PINCHA AQUÍ )